XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kamioia ur-hartunetik sarera konektatu ondoren, kamioiak ponpa zurgatzaile/bulkatzailea du tutu eta lantzen bidez ura presioz jaurtitzeko.

Urak duen presioaren ondorioz, tutuari eusteko indarra behar da, erizain hauen kasuan bezala.

Ur-hornidura gehiegizkoa denean, soberan dagoen ura atzeko aldetik irteten da.

Kamioiko aginte-koadroan aurkitzen den suhiltzaileak tutuari presio emateko palankari eragiten dio, pertsonala tutua erabiltzen hasteko prest dagoen unean.

Ura irteten hasten denean, tutuari eusten dioten langileek izugarrizko kolpea jasaten dute.

Horregatik aurrez abisatu behar zaie langileei.

Tutua behar bezala erabiltzeko, oso garrantzitsua da oinak nola kokatzen diren kontutan hartzea, bi pertsonen artean bloke tinkoa osatuz, eta honela indarra ahalik eta gehien aprobetxatuz.

Pertsonalari oinen posizio egokia mantenduz aurreratzen ere irakatsi behar zaio.

Gizonezkoek bezala, emakumeek ere tutu malgua erabiltzerakoan ahalik eta aprobetxamendurik onena lortzeko oinak nola jarri eta indarrak nola sinkronizatu ikasteko praktikak egin behar dituzte.

Ospitalean, beharrezkoa izan daitekeen kasuetarako medikuek ere ikasi behar dute presiodun tutuak nola erabili eta zer ondorio dituzten.

Erregaia likidoa den kasuetan, ur-zorrotadarik ez da likidoaren gainera bota behar.

Kasu hauetan ur-kortinaren eraginkortasuna ikus dezakegu.

Arrazoi hau dela eta, lantzek, erabilgarriak izan daitezen, zorrotadaren aukera ezezik, beste aukera hau ere eskaini behar dute.

Ura ihinztatua edo kortina-moduan atera erazteko, pita-mota desberdinak daude.

Pita batzuek, posizio desberdin horiek biraketa sinple bat eginez lortzen dituzte.

Depositu bateko erregaiak su hartzen badu, ura gainazal horretara jaurtita itzal daiteke su hori.

Kasu honetan, sua hozketa bidez itzaliko da.

Erregaiaren eta uraren arteko erreakzio kimikoaren ondorioz, erregaiaren gainazalean aparra eratzen da.

Isurpen-arriskua dagoenean edo likido suharberak ditugunean, ura erabiltzeaz gain, denbora gutxiagoan egiteko eta segurtasun handiagoa izateko, espumogenoa ere erabili beharko litzateke.

Espumogenoaren ezaugarrien arabera, apar fisiko edo kimikoa eta hedapen altuko, ertaineko edo bajuko aparra sorterazten da.

Aparra eratzeko eta erregaira jaurtitzeko, espumogeno-deposituari tutu bidez lotzen zaion lantza berezi bat erabiltzen da.

Ura lantzatik irteten denean, espumogenoa zurgatzen du, era honetan Venturi efektuaren bidez aparra sortuz.

Aparra erregaiaren gainera botatzen da, bere gainazal osoa estaliz, eta honela sua sofokazio bidez itzaltzen da.